XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMERIKETARIK

Ez naiteke egon Herria-ri aipatu gabe, Ameriketan sortu Eskualdunen haurrek ez dutela segurki eskuara ahantzi nahi: duela zonbait egun izan dugu plazera ikusteko kolorezko telebixtan Estados Unidos guzian Katrina Carricaburu Wyomine-ko nexkato xarmant bat.

Lehenik egin du irrintzina bat ederra eta dudarik gabekoa; gero kantatu du izigarri plaxenki Haurrak ikasazue oneski dantzatzen, eta gero airetun txikitun.

Zer plazera Eskualdun guziendako! Aita du Bankarra, ama Baigorriarra.

Holako nexkato batek merezi du milesker bat gure guzien partez, eta ainitz urtez segi!

Koloradotik, biba Eskualdunak!

Jean URRUTY.